miércoles, 24 de febrero de 2016

TALDE LANEN INGURUKO GOGOETA

             Azken aldian gertatu diren talde arazoak ere aipatu ditugu tutoretzan.Garbi dagoena da, planginta eta antolaketa falta arlo honetara ere iritsi dela. Gauza da, ez direla ondo moldatzen beraien artean erabakiak hartzeko eta gure aldetik beraiek beraien arazoak konpondu behar dituztela esan diegula.Ezin dugu helduok etengabe bere arazoen konponketaren atzetik ibili. Beren iritzia entzun dut eta ez daude pozik GHko lan baten inguruan gertatu den arazo batekin. Gurasoen artean konpondu omen da auzia eta beraiek ez daude ados. Mesedez, eskatzen dut ahal den neurrian ikasleei uztea beren arazoak konpontzen.
             Nik, nire aldetik, esan diet zenbait arlotan badutela denbora nahikoa lan horiek gelan prestatzeko. Adb idatzietan, Power pointen diseinuan, aurkezpenetan.Denbora dezenterekin esaten zaie zer egin behar duten eta nola.Klase dezente uzten zaizkie lan hori gelan burutzeko eta denbora nola aprobetxatu ere esplikatzen zaie. Garaiz ez badute bukatzen, beraien denbora galtzea da arrazoia eta orduan, nahita nahi ez etxean bukatu beharko dute.
                 Hori dela eta, beste mesede bat eskatzen dizuet. Egunen batean lan bat egin behar badute ikastolaz kanpo, ulerkorrak izan zaiteztela eta haiek laguntzen saiatzea inor baztertu gabe.Ez naiz ni ikastolaz kanpoko ekintzen aurkakoa, alderantziz, iruditzen zait egokia dela gauza ezberdinak egitea eta ahal den neurrian egunero; baina behin edo behin ezuzteko arazo bat gertatzen denean, egun batean solfeora, kirol anitzera, patinaiara, igeriketara, pinturara, haur txokora eta bestelako ekintzetara ez badira joaten ez da ezer gertatzen. 
                    Horretarako, ezinbestekoa da beraiek taldeko lanaren planifikazioa egitea eta lanak egiteko denborak neurtzea . Horretan ari naiz etengabe baina kostatuko zaie. Beraiek egin beharreko lana da, ez helduek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario