domingo, 27 de diciembre de 2015

SANTO TOMAS EGUNEKO MERENDOLA 2015

                 Ikasleek eskatuta, hemen doakizue azken eguneko merendolaren argazkiak. Egia esan, oso ondo pasa genuen denok tortila, bizkotxo, gaileta etab... gozoak janez eta etengabe dantzatuz. Bukaeran, beste gelakoak ere gehitu zitzaizkigun. A zer juerga!


EUSKAL HERRIKO MAPA INTERAKTIBOAK

         Hona hemen zenbait mapa interaktibo Euskal Herriko ibaiak eta mendiak ikasteko.

Euskal herriko mapa interaktiboak

viernes, 18 de diciembre de 2015

URTE BERRI ON!

               Tutore bezala, guztioi Eguberri zoriontsuak eta Urte berri on opa dizuet. Asko jolastu, familian egon, baina tartetxo bat ere eskaini ikasteari ere, eh, kuadrila!
                ONDO PASA!
                ANE GASTELURRUTIA

SANTO TOMAS EGUNA!

         Santo Tomasen feria, txorixua ta ogia...
Gaur egun bikaina pasa dugu: Goizean pelikula, gero jolasgarai luzea eta txistorra bokata eta arratsaldea borobiltzeko olentzeroa margotu, disko festa  eta MERENDOLA!!! Gaur behintzat ez dute asko afalduko!!









MATIAKO 2.BISITA

            Guztiok dakizuen bezala, aurreko astean bigarren aldiz joan ginen Matia egoitzara. Bertan, taldeka banatu eta ikasleek gelan egindako postalak oparitu eta gabonetako abestiak kantatu zizkieten bertako aiton-amonei.Gu ere ez ginen esku hutsik bueltatu...















martes, 1 de diciembre de 2015

DENA PREST EUSKARAREN EGUNERAKO!

                Lan eta lan ari gara ikastola girotzen abenduaren 3ko euskararen egunerako. Gaur kartelak egin  ditugu eta aurtengo goiburua "Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" da.





miércoles, 25 de noviembre de 2015

UNIBERTSOARI BURUZKO IPUINAREN TXANTILOIA

             Bukatu berri ditugu lehen gaiko ipuinak eta orain garbira pasatzeko unea iritsi da. Hona hemen ikasle guztiek erabili beharreko ipuinaren txantiloia. Bakoitzak ordenagailuz pasa beharko du bere ipuina abenduaren  9rako. Mesedez, jaitsi ezazue txantiloia gure blogetik enlacean sakatuz.

TXANTILOIA




martes, 24 de noviembre de 2015

EMAKUMEEN AURKAKO BIOLENTZIARI EZ!

          Bihar Emakumearen aurkako biolentziaren inguruan arituko gara eta ez bakarrik emakumeen aurkakoari buruz, edozein motako biolentziaren inguruan egingo dugu hausnarketa. Horretarako Amaral abeslariaren kanta bat erabiliko dugu sarrera gisa.Hona hemen kanta.




lunes, 23 de noviembre de 2015

WITCHES CEREMONIES.

          Today it was the Big Day! Eveything was ready, the scenery, the costumes, the songs...In some days you will see our fantastic presentations in the blog. Here there are some pictures taken in class...Have fun!





miércoles, 18 de noviembre de 2015

MAKING HATS FOR THE WITCHES CEREMONY

                    The Big Day is coming and we are working hard to prepare our terrifying ceremonies. Today we have made our hats for the presentation.







DONOSTIA KULTURA HIRIA PROIEKTURAKO KOLOREZKO POTEAK.

              Atzo, Donostia Kultura Hiria proiekturako poteak margotzen aritu ginen. Pote hauek Abenduaren 22tik aurrera egongo dira ikusgai arratsaldeko 18:00tik 21:00 ak arte, Kontxako terrazatxoan, "Mendaur Plazan" Flemingen eskultura duen miradore txikian.









lunes, 16 de noviembre de 2015

BADOA, BADOA GURE INGELESEKO GELA ITXURA HARTZEN.

           Dakizuenez, lehen unitatea amaitzear gaude: "The Apprentice Witch". Zuen seme alabek astelehenean egingo dute beren Ceremony-aren aurkezpena. Hemen duzue jorratu dugun gai beldurgarriaren eskema eta "ENA" sorginak mesede bat eskatu dit: Badakizue APNARG oso adi egongo dela zuen aurkezpenei begira eta dena ondo prestatua eta ikasia ekarri behar dela: Norberari egokitu zaion zatia buruz ikasia, Halloweeneko mozorroak, Potionserako osagaiak.... Zuen gurasoen laguntza ere eskertuko da mozorroak prestatzeko.




ETXERAKO LANAK

           Hainbat gurasok beren kezka azaldu dute etxerako lanen inguruan. Jakin ezazue, kurtso hasieratik etxerako lanak apuntatzeko sistema bat daramagula: Alde batetik, irakasleok gure mahai gainean ikasleentzako uneoro eskuragarria den agenda dugu zeinetan guk bai azterketak eta baita etxerako lanak apuntatzen ditugun.Bestalde, kortxoan bi arduradun daude Dina 3 tamainan dagoen egutegi batean etxerako lanak apuntatzeko astero.
                 Hori guztia nahikoa ez dela eta, gure blogean etxerako lanen taula jartzea erabaki dut gurasoek uneroro etxeko lanen berri izan dezazuen. Baina jakinarazten dizuet sistema honek ez duela zuen seme-alaben etxerako lanak apuntatzeko ohitura ordezkatu behar. AUTONOMIA garatzen ari gara eta beraiek izan behar dute bere lanak apuntatzeko ardura.Gurasoen laguntza eskatzen dut noizbehinka etxerako lanak apuntatzen dituzten ziurtatzeko. Espero dut blogeko tresna erabilgarria izango zaizuela.
               Dena den, gogoratu (eta beraiek badakite) etxerako lanez ezer ez dagoen egunetan, IKASTEA eta IKASGAIA egunean eramatea dela haien etxerako lana.
               Besterik gabe, ondo izan,
                    ANE