miércoles, 25 de noviembre de 2015

UNIBERTSOARI BURUZKO IPUINAREN TXANTILOIA

             Bukatu berri ditugu lehen gaiko ipuinak eta orain garbira pasatzeko unea iritsi da. Hona hemen ikasle guztiek erabili beharreko ipuinaren txantiloia. Bakoitzak ordenagailuz pasa beharko du bere ipuina abenduaren  9rako. Mesedez, jaitsi ezazue txantiloia gure blogetik enlacean sakatuz.

TXANTILOIA




martes, 24 de noviembre de 2015

EMAKUMEEN AURKAKO BIOLENTZIARI EZ!

          Bihar Emakumearen aurkako biolentziaren inguruan arituko gara eta ez bakarrik emakumeen aurkakoari buruz, edozein motako biolentziaren inguruan egingo dugu hausnarketa. Horretarako Amaral abeslariaren kanta bat erabiliko dugu sarrera gisa.Hona hemen kanta.




lunes, 23 de noviembre de 2015

WITCHES CEREMONIES.

          Today it was the Big Day! Eveything was ready, the scenery, the costumes, the songs...In some days you will see our fantastic presentations in the blog. Here there are some pictures taken in class...Have fun!





miércoles, 18 de noviembre de 2015

MAKING HATS FOR THE WITCHES CEREMONY

                    The Big Day is coming and we are working hard to prepare our terrifying ceremonies. Today we have made our hats for the presentation.







DONOSTIA KULTURA HIRIA PROIEKTURAKO KOLOREZKO POTEAK.

              Atzo, Donostia Kultura Hiria proiekturako poteak margotzen aritu ginen. Pote hauek Abenduaren 22tik aurrera egongo dira ikusgai arratsaldeko 18:00tik 21:00 ak arte, Kontxako terrazatxoan, "Mendaur Plazan" Flemingen eskultura duen miradore txikian.









lunes, 16 de noviembre de 2015

BADOA, BADOA GURE INGELESEKO GELA ITXURA HARTZEN.

           Dakizuenez, lehen unitatea amaitzear gaude: "The Apprentice Witch". Zuen seme alabek astelehenean egingo dute beren Ceremony-aren aurkezpena. Hemen duzue jorratu dugun gai beldurgarriaren eskema eta "ENA" sorginak mesede bat eskatu dit: Badakizue APNARG oso adi egongo dela zuen aurkezpenei begira eta dena ondo prestatua eta ikasia ekarri behar dela: Norberari egokitu zaion zatia buruz ikasia, Halloweeneko mozorroak, Potionserako osagaiak.... Zuen gurasoen laguntza ere eskertuko da mozorroak prestatzeko.




ETXERAKO LANAK

           Hainbat gurasok beren kezka azaldu dute etxerako lanen inguruan. Jakin ezazue, kurtso hasieratik etxerako lanak apuntatzeko sistema bat daramagula: Alde batetik, irakasleok gure mahai gainean ikasleentzako uneoro eskuragarria den agenda dugu zeinetan guk bai azterketak eta baita etxerako lanak apuntatzen ditugun.Bestalde, kortxoan bi arduradun daude Dina 3 tamainan dagoen egutegi batean etxerako lanak apuntatzeko astero.
                 Hori guztia nahikoa ez dela eta, gure blogean etxerako lanen taula jartzea erabaki dut gurasoek uneroro etxeko lanen berri izan dezazuen. Baina jakinarazten dizuet sistema honek ez duela zuen seme-alaben etxerako lanak apuntatzeko ohitura ordezkatu behar. AUTONOMIA garatzen ari gara eta beraiek izan behar dute bere lanak apuntatzeko ardura.Gurasoen laguntza eskatzen dut noizbehinka etxerako lanak apuntatzen dituzten ziurtatzeko. Espero dut blogeko tresna erabilgarria izango zaizuela.
               Dena den, gogoratu (eta beraiek badakite) etxerako lanez ezer ez dagoen egunetan, IKASTEA eta IKASGAIA egunean eramatea dela haien etxerako lana.
               Besterik gabe, ondo izan,
                    ANE


GELAKO ARDURAK ETA ARAUAK

                      Hona hemen guztiontzako ikusgai kurtso hasieran tutoretzan denon artean adostu genituen ardurak eta arauak.





sábado, 14 de noviembre de 2015

INGELESEKO GELAREN APAINKETA ABIADAN

            Ingeleseko departamendua gogor ari da lanean ingeleseko gelaren egokitzapena eta girotzea egiten. Hona hemen HELPERS garairako sortu dugun taula. Bertan egunero arduradun batek zein egun eta zein eguraldi dugun adierazten digu. Orain ikasleak "Witches  Ceremony" eguna prestatzen ari dira.





miércoles, 11 de noviembre de 2015

PANPINEN INGURUAN BERRIKETAN

                         Gaztelerako klaseetan Joxe Marirekin beren gustuko panpinaren inguruan aritu dira solasean.






MATIARA IRTEERA

                     Aurten  ere , Matia fundazioarekin batera iaz hasi genuen proiektua gauzatuko dugu.Hainbat irteera egingo ditugu gure inguruan ditugun adineko pertsonekin harremanak izateko.Lehen bisitan hiru adineko pertsona elkarrizketatu ditugu eta haien esperientziak eta bizipenak elkarbanatu dituzte gurekin. Eskerrik asko Mari Angeles, Maria eta Paco zuen gaztaroko gertakizunen berri emateagatik! Hurrengo bisitetan beraien garaiko jolasak erakutsiko dizkigute eta gabonetan berriz, haientzako postalak egingo ditugu. 


martes, 10 de noviembre de 2015

ZIENTZIALARIEI BURUZKO AURKEZPENAK

              Amaitu berri ditugu zientzialari famatuei  buruzko aurkezpenak eta orain arte ez genekizkien gauza asko ikasi ditugu. Hona hemen ikasleek apaindutako poster polita.

               
                    Eskertzekoa izan da ikasle batzuek jarri duten interesa aurkezterako garaian.

lunes, 9 de noviembre de 2015

NESKEN FUTBOL PARTIDUA

             Jolas garaian gertatzen diren  ikasleen arteko liskarrak saihesteko, nesken futbol partidua antolatzea erabaki genuen tutoreek. Gure gelako nesken kemenak bere fruitua eman zuen eta lekzio ahaztezina eman ziguten. Emaitza ezinhobea izan zen gure gelako neskentzat. LH5Bko neskak garaile! Zorionak txapeldunak!

EUREKARA IRTEERA

           Urriaren 13an Eureka museora joan ginen Unibertsoari buruzko tailer batzuk egitera. "Zeruko Mugimenduak" izeneko filmea ikusi genuen planetariumean eta honek unibertsoaren sorrera, ilargiaren faseak eta konstelazio ezberdinak ulertzen lagundu zigun. Eta gero, " Roke eta sumendiak" tailerra egin genuen planeten osagaiak eta hurrenkera barneratzeko.





GELAKO ARGAZKIA

GORA LH5B GELA!