jueves, 31 de marzo de 2016

ESKEMAK EGITEN IKASTEN

                 Gaia aurrera doa eta azterketarako eskemak egiten ari gara.Hona hemen koadernoan eduki behar dituzuen eskema batzuk. Euskarako liburu morean agertzen dira eta azterketarako errepasatu beharrekoak izango dira.
 







domingo, 20 de marzo de 2016

UNIBERTSOKO IPUINEKIN ARAZOA

            Unibertsoko ipuin digitala egiten ari naiz eta Angelaren lana falta da. Bestalde, Luar zure ipuinak ez du izenik eta izenik gabe zegoen bat jarri dut. Hori al da? Ez bada hala, bai Luar eta baita Angelak ere, bidali zuen ipuina jakintzatxanela5b@gmail- era zuenak ere sar ditzadan.
Mila esker zuen arretagatik,
ANE

ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA.

Hona hemen gure animalien liburu digitala. Goza ezazue zuen seme-alabekin irakurriz.

ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA

sábado, 19 de marzo de 2016

ANIMALIEN NAHASKETA LIBURUAREKIN ARAZOA

                 Kaixo guztioi. Ohar txiki bat jarri nahi dut. Animalien nahasketa  guztien idatziak biltzen dituen liburuxka digitala egin nahi dut  baina Maialen Olasagastiren ipuina falta zait. Antza denez, berea karpetan sartua zuen baina irekitzerakoan Dianaren ipuinarekin nahastu da, alegia batak bestearen gainean grabatu duzue.Maialen edo Maialen abisatu dezakeen norbaitek irakurtzen badu oharra, esaiozue bere ipuina jakintzatxanela5b@gmail.com helbidera bidaltzeko ahalik eta azkarren.Gorka Unanuerena ere falta da gaixo zegoelako. Zuk ere helbide horretara bidali mesedez. Bestela liburu digitala zuenak gabe egingo dut eta bueltan berriro ordezkatuko dut zuenak sartuz.

sábado, 5 de marzo de 2016

NOTAK JASOTZEKO MODUA

Kaixo guztioi:
Galderatxo batekin natorkizue: Aurreko ebaluazioan familia bakoitzari kode edo klabe bat eman zitzaion norberaren seme-alaben notetan sartzeko Einika programan. Klabe horrekin zuen seme-alaben notetan sartuko zarete eta baita haiek inprimatu ere notak Einikan sartzen ditugunean. Baina hala ere, jakin nahiko nuke esatea zein familiak nahi dituen lehen bezala, notak eskura inprimatuak.Bestalde, gustatuko litzaiguke denok ekologiaren alde hartutako erabakia jarraitzea, eta bakarrik etxean ordenagailurik, internetik gabe daudenek, klabearekin arazoren bat dutenek edo inprimatzeko arazorik dutenek bakarrik eskatzea, klabeekin nola moldatzen zareten ikusi nahi dugulako. Ikasleak joan zaizkizue jadanik etxera galdera horrekin eta eskertuko nizueke haiek zuen erantzuna astelehenerako ekartzea, ahalik eta azkarren jakiteko.
Besterik gabe,
MILA ESKER .
ANE

ALEBRIJEAK TXANTILOIA

                   Hona hemen gure ikasleek egin dituzten ipuinak garbira pasatzeko txantiloia. Mesedez, jaitsi ezazue eta dena wordeko dokumentu bakar batean gorde zuen seme-alaben izenarekin haien pen drivean.

ANIMALIA NAHASKETEN TXANTILOIA

viernes, 4 de marzo de 2016

ZIRKULAZIO APARATUA BIDEOA

Hona hemen gorputzeko zenbait aparaturen bideoak

 ZIRKULAZIOA APARATUA


NERBIO SISTEMA


ARNAS APARATUA


DIGESTIO APARATUA




miércoles, 2 de marzo de 2016

TABAKALERA

                    Badira jadanik hainbat ekintza egin ditugunak Tabakalerako poiektua gauzatzeko, esaterako: Acetatoan norberak bere auzoan gogokoena zuen tokiaren marrazkia, gurasoentzako gutuna, beheko pasabidearen azterketa...
           
                         Bestalde, zorionak guraso guztiei izan duzuen inplikazioa dela eta. Batzuek benetako artistak zaretela frogatu duzue. Hona hemen adibide batzuk.
                        






EUSKAL HERRIKO POSTERRA

                 Hona hemen bukatu berri dugun gaiaren posterra. Gai honi esker Euskal Herria bertatik bertara ezagutu dugu ikasleen aurkezpenei esker.