lunes, 16 de noviembre de 2015

ETXERAKO LANAK

           Hainbat gurasok beren kezka azaldu dute etxerako lanen inguruan. Jakin ezazue, kurtso hasieratik etxerako lanak apuntatzeko sistema bat daramagula: Alde batetik, irakasleok gure mahai gainean ikasleentzako uneoro eskuragarria den agenda dugu zeinetan guk bai azterketak eta baita etxerako lanak apuntatzen ditugun.Bestalde, kortxoan bi arduradun daude Dina 3 tamainan dagoen egutegi batean etxerako lanak apuntatzeko astero.
                 Hori guztia nahikoa ez dela eta, gure blogean etxerako lanen taula jartzea erabaki dut gurasoek uneroro etxeko lanen berri izan dezazuen. Baina jakinarazten dizuet sistema honek ez duela zuen seme-alaben etxerako lanak apuntatzeko ohitura ordezkatu behar. AUTONOMIA garatzen ari gara eta beraiek izan behar dute bere lanak apuntatzeko ardura.Gurasoen laguntza eskatzen dut noizbehinka etxerako lanak apuntatzen dituzten ziurtatzeko. Espero dut blogeko tresna erabilgarria izango zaizuela.
               Dena den, gogoratu (eta beraiek badakite) etxerako lanez ezer ez dagoen egunetan, IKASTEA eta IKASGAIA egunean eramatea dela haien etxerako lana.
               Besterik gabe, ondo izan,
                    ANE


No hay comentarios:

Publicar un comentario