domingo, 27 de diciembre de 2015

SANTO TOMAS EGUNEKO MERENDOLA 2015

                 Ikasleek eskatuta, hemen doakizue azken eguneko merendolaren argazkiak. Egia esan, oso ondo pasa genuen denok tortila, bizkotxo, gaileta etab... gozoak janez eta etengabe dantzatuz. Bukaeran, beste gelakoak ere gehitu zitzaizkigun. A zer juerga!


EUSKAL HERRIKO MAPA INTERAKTIBOAK

         Hona hemen zenbait mapa interaktibo Euskal Herriko ibaiak eta mendiak ikasteko.

Euskal herriko mapa interaktiboak

viernes, 18 de diciembre de 2015

URTE BERRI ON!

               Tutore bezala, guztioi Eguberri zoriontsuak eta Urte berri on opa dizuet. Asko jolastu, familian egon, baina tartetxo bat ere eskaini ikasteari ere, eh, kuadrila!
                ONDO PASA!
                ANE GASTELURRUTIA

SANTO TOMAS EGUNA!

         Santo Tomasen feria, txorixua ta ogia...
Gaur egun bikaina pasa dugu: Goizean pelikula, gero jolasgarai luzea eta txistorra bokata eta arratsaldea borobiltzeko olentzeroa margotu, disko festa  eta MERENDOLA!!! Gaur behintzat ez dute asko afalduko!!









MATIAKO 2.BISITA

            Guztiok dakizuen bezala, aurreko astean bigarren aldiz joan ginen Matia egoitzara. Bertan, taldeka banatu eta ikasleek gelan egindako postalak oparitu eta gabonetako abestiak kantatu zizkieten bertako aiton-amonei.Gu ere ez ginen esku hutsik bueltatu...















martes, 1 de diciembre de 2015

DENA PREST EUSKARAREN EGUNERAKO!

                Lan eta lan ari gara ikastola girotzen abenduaren 3ko euskararen egunerako. Gaur kartelak egin  ditugu eta aurtengo goiburua "Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" da.