lunes, 20 de junio de 2016

MAKING MAGIC POTIONS FILMS

At least, there have been lots of problems to publish our witchy video and as a consequence, I have cut the last part of it but here it is! This is how I took you and now have a look to Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff videos.You have done a great jobs and now you are fantastic actors and actresses.Well done! Azkenean, arazo askoren ondoren gure bideoa publikatzea lortu dut baina azken zatia gabe. Honela hartu zintuztedan eta begira orain Alex and the Fourth Piece of the Magic Staffen nola zaudete. Lan handia egin dugu eta aktore finak bihurtu zarete.Ondo egina!

jueves, 16 de junio de 2016

LH 5A ko Alex and the fourth piece of the magic staff

Hona hemen ere LH5Akoa.
Azkenean hemen dira Witcheseko bideoak. Oraingoz A eta C gelakoak ikusi daitezke youtubek gure gelakoa zentsuratu baitu abesti bat dela eta. Konpontzen saiatuko gara.
Poliki poliki bagoaz eta hemen duzue LH5Cko Alex and the fourth piece os the magic staff bideoa. Gozatu!

sábado, 11 de junio de 2016

GABIREN TERRARIOA ETA DIANAREN ARGAZKIAK

Ekosistema gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Gabik aurreko ostegunean bere terrarioari buruzko aurkezpena egin zigun eta ez dugu ahaztu behar, Diana Iturrateren aitak ateratako animalien arteko harremanak irudikatzen zituzten argazkiak ere ikusi genituela. Mila esker Gabi eta Diana!

lunes, 6 de junio de 2016

Animalien sailkapenaz ari garela, hona hemen animaliei buruzko bideotxo bat azterketarako errepasoarekin.Animalien erreinua 1-2 zatiak dira.

domingo, 29 de mayo de 2016

PASABIDEARI ITXURA ALDATZEN

                   Duela bi aste pasabidea itxuraldatzeko asmoz jaitsi ginen beheko ikastolara. Ikasleek arratsalde paregabea pasa zuten paretak margotzen Ainara Azpiazuren laguntzari esker.


Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff Trailer

Here it is the trailer of the film Alex and the Fourth piece of the Magic Staff.It will be soon in your cinemas. You will have to wait a week to see all the video...
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff Trailer LH 5B
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff LH5A

martes, 10 de mayo de 2016

lunes, 2 de mayo de 2016

MATIAKO TXOKOLATADA

            Aurreko astean azken irteera burutu genuen Matiako pertsona helduekin joku elkar-trukea egiteko. Ikasleek oso ondo pasa zuten garai bateko jolasak jolastuz eta amaiera paregabea izan zuten bertan prestatutako txokolatea dastatuz.



           

martes, 26 de abril de 2016

lunes, 18 de abril de 2016

jueves, 14 de abril de 2016

ERREZETAREN TXANTILLOIA

                    Hona hemen, ordenagailura pasa behar duzuen errezetaren txantilloia. Bukaeran, plateraren
 azgazkia jar dezakezue eta nahi izanez gero, prozesuko argazkiren bat.
                   
ERREZETAREN TXANTILOIA

martes, 12 de abril de 2016

SAHARARAKO LOREEN PROIEKTUA

Hemen doakizue tutoretzan ikusi dugun bideoa. Bertan, proiektuaren sortzaileak tutoretzan egin ditugun loreen zergatia azaltzen du.

viernes, 1 de abril de 2016

UNIBERTSOARI BURUZKO LIBURU DIGITALA

               Azkenean, labetik atera berria eta hainbat arazo txikiren ondoren, lortu dut zuen unibertsoari buruzko liburua plazaratzea. Sentitzen dut, baina bertan ez dauden ipuinak ezingo ditut bertan gehitu pdf bihurtzea ezinezkoa egin zaigulako.Goza ezazue zuen gurasoekin.
Unibertsoari buruzko ipuinak

jueves, 31 de marzo de 2016

ESKEMAK EGITEN IKASTEN

                 Gaia aurrera doa eta azterketarako eskemak egiten ari gara.Hona hemen koadernoan eduki behar dituzuen eskema batzuk. Euskarako liburu morean agertzen dira eta azterketarako errepasatu beharrekoak izango dira.
 







domingo, 20 de marzo de 2016

UNIBERTSOKO IPUINEKIN ARAZOA

            Unibertsoko ipuin digitala egiten ari naiz eta Angelaren lana falta da. Bestalde, Luar zure ipuinak ez du izenik eta izenik gabe zegoen bat jarri dut. Hori al da? Ez bada hala, bai Luar eta baita Angelak ere, bidali zuen ipuina jakintzatxanela5b@gmail- era zuenak ere sar ditzadan.
Mila esker zuen arretagatik,
ANE

ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA.

Hona hemen gure animalien liburu digitala. Goza ezazue zuen seme-alabekin irakurriz.

ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA

sábado, 19 de marzo de 2016

ANIMALIEN NAHASKETA LIBURUAREKIN ARAZOA

                 Kaixo guztioi. Ohar txiki bat jarri nahi dut. Animalien nahasketa  guztien idatziak biltzen dituen liburuxka digitala egin nahi dut  baina Maialen Olasagastiren ipuina falta zait. Antza denez, berea karpetan sartua zuen baina irekitzerakoan Dianaren ipuinarekin nahastu da, alegia batak bestearen gainean grabatu duzue.Maialen edo Maialen abisatu dezakeen norbaitek irakurtzen badu oharra, esaiozue bere ipuina jakintzatxanela5b@gmail.com helbidera bidaltzeko ahalik eta azkarren.Gorka Unanuerena ere falta da gaixo zegoelako. Zuk ere helbide horretara bidali mesedez. Bestela liburu digitala zuenak gabe egingo dut eta bueltan berriro ordezkatuko dut zuenak sartuz.

sábado, 5 de marzo de 2016

NOTAK JASOTZEKO MODUA

Kaixo guztioi:
Galderatxo batekin natorkizue: Aurreko ebaluazioan familia bakoitzari kode edo klabe bat eman zitzaion norberaren seme-alaben notetan sartzeko Einika programan. Klabe horrekin zuen seme-alaben notetan sartuko zarete eta baita haiek inprimatu ere notak Einikan sartzen ditugunean. Baina hala ere, jakin nahiko nuke esatea zein familiak nahi dituen lehen bezala, notak eskura inprimatuak.Bestalde, gustatuko litzaiguke denok ekologiaren alde hartutako erabakia jarraitzea, eta bakarrik etxean ordenagailurik, internetik gabe daudenek, klabearekin arazoren bat dutenek edo inprimatzeko arazorik dutenek bakarrik eskatzea, klabeekin nola moldatzen zareten ikusi nahi dugulako. Ikasleak joan zaizkizue jadanik etxera galdera horrekin eta eskertuko nizueke haiek zuen erantzuna astelehenerako ekartzea, ahalik eta azkarren jakiteko.
Besterik gabe,
MILA ESKER .
ANE

ALEBRIJEAK TXANTILOIA

                   Hona hemen gure ikasleek egin dituzten ipuinak garbira pasatzeko txantiloia. Mesedez, jaitsi ezazue eta dena wordeko dokumentu bakar batean gorde zuen seme-alaben izenarekin haien pen drivean.

ANIMALIA NAHASKETEN TXANTILOIA

viernes, 4 de marzo de 2016

ZIRKULAZIO APARATUA BIDEOA

Hona hemen gorputzeko zenbait aparaturen bideoak

 ZIRKULAZIOA APARATUA


NERBIO SISTEMA


ARNAS APARATUA


DIGESTIO APARATUA




miércoles, 2 de marzo de 2016

TABAKALERA

                    Badira jadanik hainbat ekintza egin ditugunak Tabakalerako poiektua gauzatzeko, esaterako: Acetatoan norberak bere auzoan gogokoena zuen tokiaren marrazkia, gurasoentzako gutuna, beheko pasabidearen azterketa...
           
                         Bestalde, zorionak guraso guztiei izan duzuen inplikazioa dela eta. Batzuek benetako artistak zaretela frogatu duzue. Hona hemen adibide batzuk.
                        






EUSKAL HERRIKO POSTERRA

                 Hona hemen bukatu berri dugun gaiaren posterra. Gai honi esker Euskal Herria bertatik bertara ezagutu dugu ikasleen aurkezpenei esker.




miércoles, 24 de febrero de 2016

Aparatuei buruzko laburpenak

Hemen daude laburtu beharreko aparailuak:
                                                  ZIRKULAZIO APARATUA

                                                         IRAITZ APARATUA

                                                ARNAS APARATUA

                                                          DIGESTIO APARATUA

                                                                LOKOMOZIO APARATUA


                                                              UGALTZE-APARATUA

                                                           NERBIO- SISTEMA

TALDE LANEN INGURUKO GOGOETA

             Azken aldian gertatu diren talde arazoak ere aipatu ditugu tutoretzan.Garbi dagoena da, planginta eta antolaketa falta arlo honetara ere iritsi dela. Gauza da, ez direla ondo moldatzen beraien artean erabakiak hartzeko eta gure aldetik beraiek beraien arazoak konpondu behar dituztela esan diegula.Ezin dugu helduok etengabe bere arazoen konponketaren atzetik ibili. Beren iritzia entzun dut eta ez daude pozik GHko lan baten inguruan gertatu den arazo batekin. Gurasoen artean konpondu omen da auzia eta beraiek ez daude ados. Mesedez, eskatzen dut ahal den neurrian ikasleei uztea beren arazoak konpontzen.
             Nik, nire aldetik, esan diet zenbait arlotan badutela denbora nahikoa lan horiek gelan prestatzeko. Adb idatzietan, Power pointen diseinuan, aurkezpenetan.Denbora dezenterekin esaten zaie zer egin behar duten eta nola.Klase dezente uzten zaizkie lan hori gelan burutzeko eta denbora nola aprobetxatu ere esplikatzen zaie. Garaiz ez badute bukatzen, beraien denbora galtzea da arrazoia eta orduan, nahita nahi ez etxean bukatu beharko dute.
                 Hori dela eta, beste mesede bat eskatzen dizuet. Egunen batean lan bat egin behar badute ikastolaz kanpo, ulerkorrak izan zaiteztela eta haiek laguntzen saiatzea inor baztertu gabe.Ez naiz ni ikastolaz kanpoko ekintzen aurkakoa, alderantziz, iruditzen zait egokia dela gauza ezberdinak egitea eta ahal den neurrian egunero; baina behin edo behin ezuzteko arazo bat gertatzen denean, egun batean solfeora, kirol anitzera, patinaiara, igeriketara, pinturara, haur txokora eta bestelako ekintzetara ez badira joaten ez da ezer gertatzen. 
                    Horretarako, ezinbestekoa da beraiek taldeko lanaren planifikazioa egitea eta lanak egiteko denborak neurtzea . Horretan ari naiz etengabe baina kostatuko zaie. Beraiek egin beharreko lana da, ez helduek.

ETXEKO LANEN INGURUKO GOGOETA

                  Aste honetan tutoretzan etxeko lanen gaiarekin aritu gara. Jakin badakit, etxeko lan gutxi bidaltzen ditudala; baina guraso batzuen ahotik iritsi zait ikasleek etxeko lanak ez dituztela esaten dutela.EZ DA EGIA!. Beraiek oso ondo dakite egunero dagoela etxekolan bat: IKASGAI GUZTIAK EGUNERATUAK ERAMATEA ETA BERAZ, IKASTEA!
                   Horregatik, tutoretzako saioan asteko plangintza nola egiten den azaldu nien eta bakoitzak bere asteko egiaraua burutu zuen astearte arratsaldean. Gurasoen laguntza eskatzen dut plangintza hori egiten laguntzeko eta datu errealak jartzen dituztela ziurtatzeko.
                  Dena den, ikasleen autonomia bultzatze aldera, eskatzen dizuet taula horretan jartzen dutena betetzen dutela ziurtatzea eta zuen seme-alabei mesedez, agenda eguneratua izan behar dutela esatea. Interneten etxeko lanen taula egoteak ez du ziurtatzen taula hori betetzen duen ikasleak dena eguneratua daramala. Batzutan, ezinezkoa da datu horiek egunean sartzea. Eta gogorarazten dizuet ikasle bakoitzak duela bere gurasoei azterketak eta lanak noiz dituzten esateko erantzunkizuna. Beraiek badakite gelako paretean dina 3ko kalendario batean apuntatzen ditugula eta irakaslearen mahaian gure agendan noiznahi begiratu dezaketela.
                  Beraz, ez dago aitzakiarik lanak berandu entregatzeko eta etxeko lanak ez egiteko.

IZAKIEN APARATU EZBERDINAK

Hona hemen hurrengo gaian landuko ditugun izaki bizidunen aparatuak.


Zirkulazio aparatua
Arnas Aparatua
Iraizketa aparatua
Nerbio sistema
Lokomozio aparatua

domingo, 3 de enero de 2016

ERLIEBEKO ELEMENTUAK


                         Jai egunak pasatzen ari dira eta bai lagunak, ikastolara bueltatzeko unea iristen ari da eta  gaian sartzen joateko, hona hemen adi adi irakurtzeko beste ikastola bateko kideek egindako aurkezpen bat.

ERLIEBEKO ELEMENTUAK

ERLIEBEAREKIN HARREMANDUTAKO JOKU INTERAKTIBOA

JOKU GEOGRAFIKOAK