miércoles, 24 de febrero de 2016

ETXEKO LANEN INGURUKO GOGOETA

                  Aste honetan tutoretzan etxeko lanen gaiarekin aritu gara. Jakin badakit, etxeko lan gutxi bidaltzen ditudala; baina guraso batzuen ahotik iritsi zait ikasleek etxeko lanak ez dituztela esaten dutela.EZ DA EGIA!. Beraiek oso ondo dakite egunero dagoela etxekolan bat: IKASGAI GUZTIAK EGUNERATUAK ERAMATEA ETA BERAZ, IKASTEA!
                   Horregatik, tutoretzako saioan asteko plangintza nola egiten den azaldu nien eta bakoitzak bere asteko egiaraua burutu zuen astearte arratsaldean. Gurasoen laguntza eskatzen dut plangintza hori egiten laguntzeko eta datu errealak jartzen dituztela ziurtatzeko.
                  Dena den, ikasleen autonomia bultzatze aldera, eskatzen dizuet taula horretan jartzen dutena betetzen dutela ziurtatzea eta zuen seme-alabei mesedez, agenda eguneratua izan behar dutela esatea. Interneten etxeko lanen taula egoteak ez du ziurtatzen taula hori betetzen duen ikasleak dena eguneratua daramala. Batzutan, ezinezkoa da datu horiek egunean sartzea. Eta gogorarazten dizuet ikasle bakoitzak duela bere gurasoei azterketak eta lanak noiz dituzten esateko erantzunkizuna. Beraiek badakite gelako paretean dina 3ko kalendario batean apuntatzen ditugula eta irakaslearen mahaian gure agendan noiznahi begiratu dezaketela.
                  Beraz, ez dago aitzakiarik lanak berandu entregatzeko eta etxeko lanak ez egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario