sábado, 5 de marzo de 2016

NOTAK JASOTZEKO MODUA

Kaixo guztioi:
Galderatxo batekin natorkizue: Aurreko ebaluazioan familia bakoitzari kode edo klabe bat eman zitzaion norberaren seme-alaben notetan sartzeko Einika programan. Klabe horrekin zuen seme-alaben notetan sartuko zarete eta baita haiek inprimatu ere notak Einikan sartzen ditugunean. Baina hala ere, jakin nahiko nuke esatea zein familiak nahi dituen lehen bezala, notak eskura inprimatuak.Bestalde, gustatuko litzaiguke denok ekologiaren alde hartutako erabakia jarraitzea, eta bakarrik etxean ordenagailurik, internetik gabe daudenek, klabearekin arazoren bat dutenek edo inprimatzeko arazorik dutenek bakarrik eskatzea, klabeekin nola moldatzen zareten ikusi nahi dugulako. Ikasleak joan zaizkizue jadanik etxera galdera horrekin eta eskertuko nizueke haiek zuen erantzuna astelehenerako ekartzea, ahalik eta azkarren jakiteko.
Besterik gabe,
MILA ESKER .
ANE

No hay comentarios:

Publicar un comentario