sábado, 19 de marzo de 2016

ANIMALIEN NAHASKETA LIBURUAREKIN ARAZOA

                 Kaixo guztioi. Ohar txiki bat jarri nahi dut. Animalien nahasketa  guztien idatziak biltzen dituen liburuxka digitala egin nahi dut  baina Maialen Olasagastiren ipuina falta zait. Antza denez, berea karpetan sartua zuen baina irekitzerakoan Dianaren ipuinarekin nahastu da, alegia batak bestearen gainean grabatu duzue.Maialen edo Maialen abisatu dezakeen norbaitek irakurtzen badu oharra, esaiozue bere ipuina jakintzatxanela5b@gmail.com helbidera bidaltzeko ahalik eta azkarren.Gorka Unanuerena ere falta da gaixo zegoelako. Zuk ere helbide horretara bidali mesedez. Bestela liburu digitala zuenak gabe egingo dut eta bueltan berriro ordezkatuko dut zuenak sartuz.

sábado, 5 de marzo de 2016

NOTAK JASOTZEKO MODUA

Kaixo guztioi:
Galderatxo batekin natorkizue: Aurreko ebaluazioan familia bakoitzari kode edo klabe bat eman zitzaion norberaren seme-alaben notetan sartzeko Einika programan. Klabe horrekin zuen seme-alaben notetan sartuko zarete eta baita haiek inprimatu ere notak Einikan sartzen ditugunean. Baina hala ere, jakin nahiko nuke esatea zein familiak nahi dituen lehen bezala, notak eskura inprimatuak.Bestalde, gustatuko litzaiguke denok ekologiaren alde hartutako erabakia jarraitzea, eta bakarrik etxean ordenagailurik, internetik gabe daudenek, klabearekin arazoren bat dutenek edo inprimatzeko arazorik dutenek bakarrik eskatzea, klabeekin nola moldatzen zareten ikusi nahi dugulako. Ikasleak joan zaizkizue jadanik etxera galdera horrekin eta eskertuko nizueke haiek zuen erantzuna astelehenerako ekartzea, ahalik eta azkarren jakiteko.
Besterik gabe,
MILA ESKER .
ANE

ALEBRIJEAK TXANTILOIA

                   Hona hemen gure ikasleek egin dituzten ipuinak garbira pasatzeko txantiloia. Mesedez, jaitsi ezazue eta dena wordeko dokumentu bakar batean gorde zuen seme-alaben izenarekin haien pen drivean.

ANIMALIA NAHASKETEN TXANTILOIA

viernes, 4 de marzo de 2016

ZIRKULAZIO APARATUA BIDEOA

Hona hemen gorputzeko zenbait aparaturen bideoak

 ZIRKULAZIOA APARATUA


NERBIO SISTEMA


ARNAS APARATUA


DIGESTIO APARATUA




miércoles, 2 de marzo de 2016

TABAKALERA

                    Badira jadanik hainbat ekintza egin ditugunak Tabakalerako poiektua gauzatzeko, esaterako: Acetatoan norberak bere auzoan gogokoena zuen tokiaren marrazkia, gurasoentzako gutuna, beheko pasabidearen azterketa...
           
                         Bestalde, zorionak guraso guztiei izan duzuen inplikazioa dela eta. Batzuek benetako artistak zaretela frogatu duzue. Hona hemen adibide batzuk.