lunes, 20 de junio de 2016
MAKING MAGIC POTIONS FILMS
At least, there have been lots of problems to publish our witchy video and as a consequence, I have cut the last part of it but here it is! This is how I took you and now have a look to Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff videos.You have done a great jobs and now you are fantastic actors and actresses.Well done!
Azkenean, arazo askoren ondoren gure bideoa publikatzea lortu dut baina azken zatia gabe. Honela hartu zintuztedan eta begira orain Alex and the Fourth Piece of the Magic Staffen nola zaudete. Lan handia egin dugu eta aktore finak bihurtu zarete.Ondo egina!
jueves, 16 de junio de 2016
sábado, 11 de junio de 2016
GABIREN TERRARIOA ETA DIANAREN ARGAZKIAK
Ekosistema gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Gabik aurreko ostegunean bere terrarioari buruzko aurkezpena egin zigun eta ez dugu ahaztu behar, Diana Iturrateren aitak ateratako animalien arteko harremanak irudikatzen zituzten argazkiak ere ikusi genituela. Mila esker Gabi eta Diana!
martes, 7 de junio de 2016
lunes, 6 de junio de 2016
viernes, 3 de junio de 2016
miércoles, 1 de junio de 2016
domingo, 29 de mayo de 2016
PASABIDEARI ITXURA ALDATZEN
Duela bi aste pasabidea itxuraldatzeko asmoz jaitsi ginen beheko ikastolara. Ikasleek arratsalde paregabea pasa zuten paretak margotzen Ainara Azpiazuren laguntzari esker.
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff Trailer
Here it is the trailer of the film Alex and the Fourth piece of the Magic Staff.It will be soon in your cinemas. You will have to wait a week to see all the video...
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff Trailer LH 5B
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff LH5A
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff Trailer LH 5B
Alex and the Fourth Piece of the Magic Staff LH5A
jueves, 26 de mayo de 2016
martes, 24 de mayo de 2016
PUZZLE CREATORS
Here you have some websites to create your puzzles for the magazine
To create Crosswords: Crosswords
To create word soups: Wordsearch
To create Crosswords: Crosswords
To create word soups: Wordsearch
PERTSONIFIKAZIOARI BURUZKO IPUINA PLANTILLA
Hona hemen pertsonifikazioa lantzeko ipuina egiteko txantiloia. Ikasleek astelehenerako pasa beharko dute garbira plantilla hau.
Pertsonifikazioen ipuina txantilloia
Pertsonifikazioen ipuina txantilloia
martes, 10 de mayo de 2016
Ekosistemaren inguruko hitzen hiztegia
Ekosistemen gaian izen ugari ikusiko ditugu. Hona hemen beste bideo bat haiek argitzen lagunduko dizuena.
Ekosistemen inguruko hiztegia
Ekosistemen inguruko hiztegia
jueves, 5 de mayo de 2016
lunes, 2 de mayo de 2016
MATIAKO TXOKOLATADA
Aurreko astean azken irteera burutu genuen Matiako pertsona helduekin
joku elkar-trukea egiteko. Ikasleek oso ondo pasa zuten garai bateko
jolasak jolastuz eta amaiera paregabea izan zuten bertan prestatutako
txokolatea dastatuz.
martes, 26 de abril de 2016
Hona hemen Digestio aparatuaren organoak errepasatzeko agindu nizuen webgunearen helbidea.
Digestio aparatuaren organoak
Digestio aparatuaren organoak
lunes, 18 de abril de 2016
jueves, 14 de abril de 2016
ERREZETAREN TXANTILLOIA
Hona hemen, ordenagailura pasa behar duzuen errezetaren txantilloia. Bukaeran, plateraren
azgazkia jar dezakezue eta nahi izanez gero, prozesuko argazkiren bat.
ERREZETAREN TXANTILOIA
azgazkia jar dezakezue eta nahi izanez gero, prozesuko argazkiren bat.
ERREZETAREN TXANTILOIA
martes, 12 de abril de 2016
SAHARARAKO LOREEN PROIEKTUA
Hemen doakizue tutoretzan ikusi dugun bideoa. Bertan, proiektuaren sortzaileak tutoretzan egin ditugun loreen zergatia azaltzen du.
viernes, 1 de abril de 2016
UNIBERTSOARI BURUZKO LIBURU DIGITALA
Azkenean, labetik atera berria eta hainbat arazo txikiren ondoren, lortu dut zuen unibertsoari buruzko liburua plazaratzea. Sentitzen dut, baina bertan ez dauden ipuinak ezingo ditut bertan gehitu pdf bihurtzea ezinezkoa egin zaigulako.Goza ezazue zuen gurasoekin.
Unibertsoari buruzko ipuinak
Unibertsoari buruzko ipuinak
jueves, 31 de marzo de 2016
ESKEMAK EGITEN IKASTEN
Gaia aurrera doa eta azterketarako eskemak egiten ari gara.Hona hemen koadernoan eduki behar dituzuen eskema batzuk. Euskarako liburu morean agertzen dira eta azterketarako errepasatu beharrekoak izango dira.
domingo, 20 de marzo de 2016
UNIBERTSOKO IPUINEKIN ARAZOA
Unibertsoko ipuin digitala egiten ari naiz eta Angelaren lana falta da. Bestalde, Luar zure ipuinak ez du izenik eta izenik gabe zegoen bat jarri dut. Hori al da? Ez bada hala, bai Luar eta baita Angelak ere, bidali zuen ipuina jakintzatxanela5b@gmail- era zuenak ere sar ditzadan.
Mila esker zuen arretagatik,
ANE
Mila esker zuen arretagatik,
ANE
ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA.
Hona hemen gure animalien liburu digitala. Goza ezazue zuen seme-alabekin irakurriz.
ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA
ANIMALIA NAHASKETEN LIBURU DIGITALA
sábado, 19 de marzo de 2016
ANIMALIEN NAHASKETA LIBURUAREKIN ARAZOA
Kaixo guztioi. Ohar txiki bat jarri nahi dut. Animalien nahasketa guztien idatziak biltzen dituen liburuxka digitala egin nahi dut baina Maialen Olasagastiren ipuina falta zait. Antza denez, berea karpetan sartua zuen baina irekitzerakoan Dianaren ipuinarekin nahastu da, alegia batak bestearen gainean grabatu duzue.Maialen edo Maialen abisatu dezakeen norbaitek irakurtzen badu oharra, esaiozue bere ipuina jakintzatxanela5b@gmail.com helbidera bidaltzeko ahalik eta azkarren.Gorka Unanuerena ere falta da gaixo zegoelako. Zuk ere helbide horretara bidali mesedez. Bestela liburu digitala zuenak gabe egingo dut eta bueltan berriro ordezkatuko dut zuenak sartuz.
martes, 8 de marzo de 2016
sábado, 5 de marzo de 2016
NOTAK JASOTZEKO MODUA
Kaixo guztioi:
Galderatxo batekin natorkizue: Aurreko ebaluazioan familia bakoitzari kode edo klabe bat eman zitzaion norberaren seme-alaben notetan sartzeko Einika programan. Klabe horrekin zuen seme-alaben notetan sartuko zarete eta baita haiek inprimatu ere notak Einikan sartzen ditugunean. Baina hala ere, jakin nahiko nuke esatea zein familiak nahi dituen lehen bezala, notak eskura inprimatuak.Bestalde, gustatuko litzaiguke denok ekologiaren alde hartutako erabakia jarraitzea, eta bakarrik etxean ordenagailurik, internetik gabe daudenek, klabearekin arazoren bat dutenek edo inprimatzeko arazorik dutenek bakarrik eskatzea, klabeekin nola moldatzen zareten ikusi nahi dugulako. Ikasleak joan zaizkizue jadanik etxera galdera horrekin eta eskertuko nizueke haiek zuen erantzuna astelehenerako ekartzea, ahalik eta azkarren jakiteko.
Besterik gabe,
MILA ESKER .
ANE
ALEBRIJEAK TXANTILOIA
Hona hemen gure ikasleek egin dituzten ipuinak garbira pasatzeko txantiloia. Mesedez, jaitsi ezazue eta dena wordeko dokumentu bakar batean gorde zuen seme-alaben izenarekin haien pen drivean.
ANIMALIA NAHASKETEN TXANTILOIA
ANIMALIA NAHASKETEN TXANTILOIA
viernes, 4 de marzo de 2016
ZIRKULAZIO APARATUA BIDEOA
Hona hemen gorputzeko zenbait aparaturen bideoak
ZIRKULAZIOA APARATUA
NERBIO SISTEMA
ARNAS APARATUA
DIGESTIO APARATUA
ZIRKULAZIOA APARATUA
NERBIO SISTEMA
ARNAS APARATUA
DIGESTIO APARATUA
miércoles, 2 de marzo de 2016
TABAKALERA
Badira jadanik hainbat ekintza egin ditugunak Tabakalerako poiektua gauzatzeko, esaterako: Acetatoan norberak bere auzoan gogokoena zuen tokiaren marrazkia, gurasoentzako gutuna, beheko pasabidearen azterketa...
Bestalde, zorionak guraso guztiei izan duzuen inplikazioa dela eta. Batzuek benetako artistak zaretela frogatu duzue. Hona hemen adibide batzuk.
Bestalde, zorionak guraso guztiei izan duzuen inplikazioa dela eta. Batzuek benetako artistak zaretela frogatu duzue. Hona hemen adibide batzuk.
EUSKAL HERRIKO POSTERRA
Hona hemen bukatu berri dugun gaiaren posterra. Gai honi esker Euskal Herria bertatik bertara ezagutu dugu ikasleen aurkezpenei esker.
miércoles, 24 de febrero de 2016
Aparatuei buruzko laburpenak
Hemen daude laburtu beharreko aparailuak:
ZIRKULAZIO APARATUA
IRAITZ APARATUA
ARNAS APARATUA
DIGESTIO APARATUA
LOKOMOZIO APARATUA
UGALTZE-APARATUA
NERBIO- SISTEMA
ZIRKULAZIO APARATUA
IRAITZ APARATUA
ARNAS APARATUA
DIGESTIO APARATUA
LOKOMOZIO APARATUA
UGALTZE-APARATUA
NERBIO- SISTEMA
TALDE LANEN INGURUKO GOGOETA
Azken aldian gertatu diren talde arazoak ere aipatu ditugu tutoretzan.Garbi dagoena da, planginta eta antolaketa falta arlo honetara ere iritsi dela. Gauza da, ez direla ondo moldatzen beraien artean erabakiak hartzeko eta gure aldetik beraiek beraien arazoak konpondu behar dituztela esan diegula.Ezin dugu helduok etengabe bere arazoen konponketaren atzetik ibili. Beren iritzia entzun dut eta ez daude pozik GHko lan baten inguruan gertatu den arazo batekin. Gurasoen artean konpondu omen da auzia eta beraiek ez daude ados. Mesedez, eskatzen dut ahal den neurrian ikasleei uztea beren arazoak konpontzen.
Nik, nire aldetik, esan diet zenbait arlotan badutela denbora nahikoa lan horiek gelan prestatzeko. Adb idatzietan, Power pointen diseinuan, aurkezpenetan.Denbora dezenterekin esaten zaie zer egin behar duten eta nola.Klase dezente uzten zaizkie lan hori gelan burutzeko eta denbora nola aprobetxatu ere esplikatzen zaie. Garaiz ez badute bukatzen, beraien denbora galtzea da arrazoia eta orduan, nahita nahi ez etxean bukatu beharko dute.
Hori dela eta, beste mesede bat eskatzen dizuet. Egunen batean lan bat egin behar badute ikastolaz kanpo, ulerkorrak izan zaiteztela eta haiek laguntzen saiatzea inor baztertu gabe.Ez naiz ni ikastolaz kanpoko ekintzen aurkakoa, alderantziz, iruditzen zait egokia dela gauza ezberdinak egitea eta ahal den neurrian egunero; baina behin edo behin ezuzteko arazo bat gertatzen denean, egun batean solfeora, kirol anitzera, patinaiara, igeriketara, pinturara, haur txokora eta bestelako ekintzetara ez badira joaten ez da ezer gertatzen.
Horretarako, ezinbestekoa da beraiek taldeko lanaren planifikazioa egitea eta lanak egiteko denborak neurtzea . Horretan ari naiz etengabe baina kostatuko zaie. Beraiek egin beharreko lana da, ez helduek.
ETXEKO LANEN INGURUKO GOGOETA
Aste honetan tutoretzan etxeko lanen gaiarekin aritu gara. Jakin badakit, etxeko lan gutxi bidaltzen ditudala; baina guraso batzuen ahotik iritsi zait ikasleek etxeko lanak ez dituztela esaten dutela.EZ DA EGIA!. Beraiek oso ondo dakite egunero dagoela etxekolan bat: IKASGAI GUZTIAK EGUNERATUAK ERAMATEA ETA BERAZ, IKASTEA!
Horregatik, tutoretzako saioan asteko plangintza nola egiten den azaldu nien eta bakoitzak bere asteko egiaraua burutu zuen astearte arratsaldean. Gurasoen laguntza eskatzen dut plangintza hori egiten laguntzeko eta datu errealak jartzen dituztela ziurtatzeko.
Dena den, ikasleen autonomia bultzatze aldera, eskatzen dizuet taula horretan jartzen dutena betetzen dutela ziurtatzea eta zuen seme-alabei mesedez, agenda eguneratua izan behar dutela esatea. Interneten etxeko lanen taula egoteak ez du ziurtatzen taula hori betetzen duen ikasleak dena eguneratua daramala. Batzutan, ezinezkoa da datu horiek egunean sartzea. Eta gogorarazten dizuet ikasle bakoitzak duela bere gurasoei azterketak eta lanak noiz dituzten esateko erantzunkizuna. Beraiek badakite gelako paretean dina 3ko kalendario batean apuntatzen ditugula eta irakaslearen mahaian gure agendan noiznahi begiratu dezaketela.
Beraz, ez dago aitzakiarik lanak berandu entregatzeko eta etxeko lanak ez egiteko.
Horregatik, tutoretzako saioan asteko plangintza nola egiten den azaldu nien eta bakoitzak bere asteko egiaraua burutu zuen astearte arratsaldean. Gurasoen laguntza eskatzen dut plangintza hori egiten laguntzeko eta datu errealak jartzen dituztela ziurtatzeko.
Dena den, ikasleen autonomia bultzatze aldera, eskatzen dizuet taula horretan jartzen dutena betetzen dutela ziurtatzea eta zuen seme-alabei mesedez, agenda eguneratua izan behar dutela esatea. Interneten etxeko lanen taula egoteak ez du ziurtatzen taula hori betetzen duen ikasleak dena eguneratua daramala. Batzutan, ezinezkoa da datu horiek egunean sartzea. Eta gogorarazten dizuet ikasle bakoitzak duela bere gurasoei azterketak eta lanak noiz dituzten esateko erantzunkizuna. Beraiek badakite gelako paretean dina 3ko kalendario batean apuntatzen ditugula eta irakaslearen mahaian gure agendan noiznahi begiratu dezaketela.
Beraz, ez dago aitzakiarik lanak berandu entregatzeko eta etxeko lanak ez egiteko.
IZAKIEN APARATU EZBERDINAK
Hona hemen hurrengo gaian landuko ditugun izaki bizidunen aparatuak.
Zirkulazio aparatua
Arnas Aparatua
Iraizketa aparatua
Nerbio sistema
Lokomozio aparatua
Zirkulazio aparatua
Arnas Aparatua
Iraizketa aparatua
Nerbio sistema
Lokomozio aparatua
lunes, 8 de febrero de 2016
sábado, 9 de enero de 2016
domingo, 3 de enero de 2016
ERLIEBEKO ELEMENTUAK
Jai egunak pasatzen ari dira eta bai lagunak, ikastolara bueltatzeko unea iristen ari da eta gaian sartzen joateko, hona hemen adi adi irakurtzeko beste ikastola bateko kideek egindako aurkezpen bat.
ERLIEBEKO ELEMENTUAK
ERLIEBEAREKIN HARREMANDUTAKO JOKU INTERAKTIBOA
JOKU GEOGRAFIKOAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)